Utzidazu Lekua Sarean eta, bereziki, bideo-jokoetan genero-indarkeria digitala eta jokabide matxista eta sexistak prebenitzeko eta eduki hauen inguruan pentsamendu kritikoa sustatzea ditu helburu.

Utzidazu Lekua gailu eramangarrietan jokatzeko bideojokoa da, edukiak modu dinamiko eta atseginean irakasteko aproposa delako eta ikasketa edozein toki, momentu eta testuinguruan aurrera eramatea errazten duelako.

GooglePlay Apple Store

Plataforma eta Sandbox joko motak elkartzen dituen bideojokoa da, landu nahi diren gaiei lotutako galderak dauzkana.
Jokalariak sei eszenatoki ezberdinetan egin behar du aurrera oztopo fisikoak ekidinez, salto eginez, eskalatuz… Bere ibilbidean oztopo diren erasotzaileak eta mezu bortitzak botatzen dituzten sare puxikak suntsitu behar ditu eta giro ona eragiten dutenak harrapatu ditzake puntuak lortzeko. Bideojokoen, sare sozialen eta mezularitza plataformen bidez, gauden tokian gaudela, jasotzen dugun eduki eta mezu-zaparrada irudikatzen dute erasotzaileak. Eta kaltegarriak direnak desagerraraziz, ziberbizikidetza positiboa sustatzen dela adierazi nahi da metaforikoki.
Jokalariak eszenatokia eraikitzeko elementuak lor ditzake: plataformak, eskailerak, igogailuak... Eta eszenatokia osatzeko, lortutako elementu hauek edozein tokian ezarri ahal izango ditu, baita mugitu ere.

Utzidazu Lekua pantaila
Utzidazu Lekua pantaila
Utzidazu Lekua pantaila