Utzidazu Lekua

Gure gizarteak ez du oraindik genero-berdintasun osoa lortu, diskriminazio sexista testuinguru guztietan gertatzen da: komunitatean, familian eta pertsona bakoitzaren inguruan. Komunikazio globalaren aroan eta giza elkarreraginen protagonista nagusi diren konektatutako teknologietan, genero indarkeriak tresna berri bat aurkitu du edozein testuinguru sozial, hezkuntza-maila edo adinetako pertsonen artean betikotzen jarraitzeko. Hala ere, pertsona gazteenak dira Interneteko edukien kontsumitzaile nagusiak, eta, beraz, jarrera eta ideia matxistei eustera eramaten errazenak eta horretarako oztopo gutxien jarriko dutenak.

“Utzidazu Lekua” proiektu ludiko-hezitzailea da, 8 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutakoa, plataforma- eta sandbox-jokoak oinarri hartzen dituena. Sarean eta, bereziki, bideojokoetan genero-indarkeria digitala eta jokabide matxista eta sexistak nerabeengan prebenitzeko eta eduki horiei buruz pentsamendu kritikoa sustatzea ditu helburu. IKTeskolak sortutako eta garatutako proiektua da, PantallasAmigas ekimenaren laguntzaz sortutako eta garatutako proiektua da, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren dirulaguntza jaso duena.